Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa IGANTZI
Egoitza Elektronikoa
IGANTZI

Ezkontza zibila – eskaera

aren armarria IGANTZI
Egoitza Elektronikoa > Ezkontza zibila – eskaera

Ezkontza zibila – eskaera

Helburua

Udaletxeko osoko bilkuren aretoan ezkontza zibila egiteko eskaera.

Izapidea nork egin dezakeen

Ezkontideetako edozein, edo haren izenean dagoen beste norbait.

Tramitea nola egin daitekeen

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  • Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ezkontzaren eguna eta ordua, ezkongaien datuak eta ezkontza egin nahi duten korporazioko kidearen izena adierazten dituen eskabidea.
  • Bi ezkontideen indarreko identifikazio-agiriaren kopia (NAN/AIZ edo pasaportea).
  • Ekitaldian izango diren bi lekukoen indarreko identifikazio-agiriaren kopia (NAN, AIZ edo pasaportea).

Zenbatekoa

Ordenantza Fiskal arautzailean ezarritakoa.

Nola eta noiz ebazten den

  • Espedientea Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian izapidetzen da. Horretarako, lehenbailehen jo beharko du ezkontideetako bat erroldatuta dagoen udalerriko Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira, dagokion izapideari hasiera emateko.
  • Ezkontideetako batek, gutxienez, udalerrian erroldatuta egon behar du.
  • Ezkontzak egunero egiten dira, goizez eta arratsaldez, igande eta jaiegunetan izan ezik. / Ezkontza larunbatero egiten da.
     

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
IGANTZI - P3125900E
Karrika Nagusia, 5
31790 Igantzi (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen