Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa IGANTZI
Egoitza Elektronikoa
IGANTZI

Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpena

aren armarria IGANTZI
Egoitza Elektronikoa > Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpena

Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpena

Helburua

448/2014 FORU AGINDUAREN II. ERANSKINEAN jasotako jarduerak, 448/2014 FORU AGINDUAREN III. ERANSKINEAN adierazitakoen artean EZ daudenak.

Izapidea nork egin dezakeen

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, pertsonalki edo ordezkari bidez.

Tramitea nola egin daitekeen

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  • Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Erantzukizunpeko adierazpena, beteta eta interesdunak sinatuta.
  • Jarduera Sailkatuaren Proiektua, 448/2014 Foru Aginduaren 27.1 artikuluan ezarritako dokumentazioarekin edo horren ordez unean-unean ematen denarekin, teknikari eskudunak idatzia eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, formatu digitalean edo Nafarroako Gobernuaren proiektuen Kontsignaren lokalizatzailearen zenbakia eta sarbide-gakoa.
  • Tasen autolikidazioaren egiaztagiria.
  • Egintzak eskatzen dituen baimenak, kasu bakoitzean aplikatzekoa den araudiak eskatzen dituenak.

Zenbatekoa

Ordenantza Fiskal arautzailean ezarritakoa.

Nola eta noiz ebazten den

  • Erantzukizunpeko adierazpenak ahalmena emango dio eskatzaileari egin nahi duen eta eskabidean deklaratutako jarduketa egiteko, betiere beharrezko eta ezinbesteko dokumentazioarekin batera badoa, eta dagozkion egiaztatze-, kontrol- eta ikuskapen-ahalmenei kalterik egin gabe.
  • Inola ere ez dira ulertuko erantzukizunpeko adierazpen bidez eskuratu direla hirigintzako legeriaren edo plangintzaren aurkako ahalmenak, eta erabat deusezak izango dira.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
IGANTZI - P3125900E
Karrika Nagusia, 5
31790 Igantzi (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen